Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola dira #txiotesia5 lehiaketako irabazleak

Dokumentuaren akzioak

Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola dira #txiotesia5 lehiaketako irabazleak

2020/11/26 - Unibertsitatea.net
Zelula amen eta zinemagile errusiar bati buruzko ikerketen txioek eskuratu dute 5. edizioko "Txiolari ulergarrienaren" eta "Txiolari originalenaren" titulua.

Baditugu #txiotesia5 lehiaketako irabazleen izenak: Ainhoa Gonzalez Pujana izan da Txiolari ulergarriena eta Eider Urkola originalena. 500 eta 300 euroko diru-saria eskuratu dute hurrenez hurren.

Egiten ari diren edo defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka eta guztira 74 ikertzailek hartu dute parte azaroaren 17an egindako lehiaketan. Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Hauek izan dira: Rakel Gamito, Iñaki Sanz-Azkue, Itziar Garate, Goio Arana eta Libe Mimenza. Eskerrik asko zuei ere! ez duzue lan erraza izan!

 

Txiolari ulergarriena Ainhoa Gonzalez Pujana  (@AgonzalezPujana):

Ainhoa Gonzalez Pujana (Gasteiz, 1991) Farmazian lizentziatu zen UPV/EHUn 2014an. Jarraian, Farmakologia eta Medikamenduen Garapena Masterra ikasi eta ikerkuntzan hasi zen NanoBioCel taldean, CIBER-BBN-ek eskaini zion ikerketa-iniziazio beka bati esker. 2016an, Eusko Jaurlaritzaren (EJ) beka jasota, tesia hasi zuen zelula amen efektu terapeutikoa bultzatzen duten matrizeen diseinuaren inguruan. 2018an, Egonlabur beka batekin (EJ) Harvard Unibertsitatean egin zuen 6 hilabeteko doktoretza aurreko egonaldia. 2019an tesia defendatu zuen eta hortik aurrera talde berean ikertzaile doktore bezala lanean ari da.

Ikusi hemen txio irabazleak:  Zelula estromal mesenkimalen eragin immunomodulatzailea sustatzeko bioinspiraturiko hiru dimentsiotako sistema funtzio anizdunak.

 

Txiolari originalena Eider Urkola Ezeiza (@UrkolaEider):

Eider Urkolak (Billabona, 1994) Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta egun, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas) ikerketa taldean Andrei Zvyagintsev zinemagile errusiarraren gaineko ikerketa tesian murgilduta dago.

Ikusi hemen txio irabazleak: Andrei Zvyagintsev: hausnarketa morala eta politikoa.

 

Sari banaketa berezia izan da aurtengoa, Bilbon egotekoak ginen gaur, BIRA Kultur Gunean baina egoerak ez du baimendu eta hemendik besarkada bat bidali nahi diegu BIRAko lagunei. Hori dela eta, bideo bat grabatu dugu gaurko protagonistetako batzuekin. Ikusi, ikusi!

Eskerrak eman nahi dizkiegu baita ere 5. edizioan bidelagun izan dugun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrari.

Eta nola ez... zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Jarraitu dezagun zientzia eta euskara uztartzen. #txiotesia6ra arte!.

 

Antolatzaileak:

     marka originala 4.jpg          Uninet

 

Kolaboratzailea:

 

Logo_CulturaCientifica_1tinta_positivo_.jpg

 

Etiketak: txiotesia5