Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 74 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo euskaraz #txiotesia5 lehiaketan

Dokumentuaren akzioak

74 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo euskaraz #txiotesia5 lehiaketan

2020/11/18 - Unibertsitatea.net
Irabazleak nortzuk diren azaroaren 26an jakingo da.

Emozioz bizi genuen atzoko #txiotesia5 eguna. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar ez izateak egunak zer emango duen ez jakitea dakar.

Ikertzaile euskaldun berriak ezagutu ditugu, 74 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.

Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:

  • Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Polimeroak, Memoria, Geologia, Baserria, Artea, Klima aldaketa, Dopinga, Hiria, Literatura, Feminismoa, Psikologia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Zoologia, Arkeologia, Genetika, Zinea, Eleaniztasuna...
  • Parte-hartzaileen %73ak erabili du informazio atxikia txioetan: irudiak, bideoak GIFak....
  • Parte-hartzaileen %15ak Twitter kontua zabaldu du txiokatzeko.
  • Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
  • Umap-en egun osoan izan zen joera nagusia #txiotesia5 traola.

 

Ikertzaileen parte hartzea jasota dago "Txiotesia" ataleko #txiotesia5 gunean.

 

Ebazpena eta Sari Banaketa Ekitaldia:

Irabazleak nortzuk diren epaimahaiak erabakiko du eta azaroaren 26an emango ditugu jakitera. Horretarako, Sari Banaketa Ekitaldia antolatuta genuen Bilboko BIRA Kultur Gunean. BIRAk beti eskuzabalik hartzen gaituen arren, aurten, egoerak bultzatuta, ezin izango dugu bertan egin.

Forumula berriak pentsatzen gabiltza eta jakinaraziko dizkizuegu.

Etiketak: txiotesia5