Dokumentuaren akzioak
Adimen artifiziala izango da aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkurako gai nagusia
UEUren Informatika Sailak Informatikari Euskaldunen Bilkura antolatu du uztailaren 1erako, Donostian.
Adimen Artifiziala izango da 12. ediziorako proposatutako gaia eta bilkuran parte hartzeko komunikazioak bidaltzeko deialdia egin dute. Bertan aurkeztu daitezke besteak beste Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren papera, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika…
Honez gain, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere komunikazio-saioan lekua izango dutela esan dute antolatzaileek. Gainera, aurten dei berezia egin nahi zaie informatikaren esparruan ari diren ikasleei, "beraien proiektuen, gradu amaierako lanen eta antzeko egitasmoen berri eman diezaguten".
Laburpenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 2a izango da.
Info +: IEB2022.