Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian “Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula?” hitzaldia Bilbon

Dokumentuaren akzioak

“Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula?” hitzaldia Bilbon

2015/04/20 - Unibertsitatea.net
Bihar, apirilak 21, giza eboluzioaren inguruko hitzaldi bat emango du Carmen Manzano UPV/EHUko Antropologiako irakasleak Azkuna Zentroko Mediatekan.

Une batzuetan espezie bat baino gehiago bizi izan dira ingurune berdinean. Uste dugu, giza leinua osatzen duten espezieen arbola genealogikoaren inguruan asko dakigula, hala ere, badaude ebatzi gabeko gai batzuk. Gai horien artean aurkitzen da Homo generoaren arbasoa zein izan zenaren zalantza, generoa zenbat espeziek osatzen duten edota noiz agertu ziren gizakion lehen ezaugarri nagusiak.

Zientziateka programaren baitan sartzen da hitzaldi hori, hau da, hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak zientzia arloko gaiak jakitera emateko egiten den ekitaldiaren barnean. Sarrera doakoa da eta euskaraz emango da, gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio gunean hartu behar dira.

Hitzaldia Azkuna Zentroko Mediateka gelan ospatu da bihar 19:00etan. Informazio gehiagorako eta Kultura Zientifikoko Katredraren berri guztiak ezagutzeko sartu beraien webgunean: Kultura Zientifikoko Katadra.