Hemen zaude: Hasiera Nortzuk gara

Nortzuk gara

Unibertsitatea.net ataria komunitate unibertsitario euskaldunari zerbitzu emateko jaio da. Unibertsitatea.net ataria, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) informazio eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz abian jarri duen egitasmoa da.

Proiektua hiru ardatz nagusitan oinarritzen da:

 

  1. Komunitate unibertsitarioaren bilgunea. Atari honek bilgune eta erreferentzia izan nahi du unibertsitatearekin lotura edo interesa duen edonorentzat: ikasle, irakasle, ikertzaile, guraso, kazetari... horrela, euskarazko komunitate unibertsitarioaren izaera garatuz.
  2. Informazioaren fokalizazioa. Gaur egun informazio asko dago eta Interneti esker hein handiz eskuragarria da. Baina informazioak gordinik ez du erabilera edo interes berezirik. Kudeaketa dokumental eta informatiboaren bitartez informazioa aktibatu egiten da. Eta horixe izango da atari honen egitekoa: oso barreiatuta dagoen informazioa bildu, antolatu, sailkatu eta atariaren erabiltzaileari "landuta" eskaintzea. Unibertsitate eta euskararekin lotuta dagoen informazio guztia eskuragarri izango du erabiltzaileak "klik" batean.
  3. Komunikazioa eta interakzioa bultzatu. Ataria ez da informazio-emaile soila izango, erabiltzaileen arteko komunikazioa eta interakzioa bultzatuko ditu. Esparru honetan zer egiten den ikusteaz gain, elkarren berri izateko aukera emango da hasieran aipatu dugun komunitate izaera hori bultzatuz. Horretarako hainbat tresna aurreikusi dira: foroak, Blogak, bilatzaile pertsonalak...

 

Gaur egun, bost atal nagusik osatzen dute ataria:

1.- Ziztu bizian.

Gaurkotasunarekin lotura zuzena duen atala da eta lau azpiatalek osatzen dute:

  • Berriak: Unibertsitate alorreko gaiak jorratzen dira, albiste akademikoak zein unibertsitatearen ingurukoak. Nahi duenak bere albistea argitaratzeko aukera du, baita idatzitako albisteei iruzkina egitekoa ere. Albisteak RSS bidez jasotzeko aukera dago.
  • Blog komunitatea: Unibertsitate mailako blog komunitatea da. Blog-ak gai jakin baten ingurukoak (ekonomia, artea, ingurumena...) dira eta unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat oso tresna erakargarri eta erabilgarria dira, arloan arloko berri, lan eta proiektuen berri izateko.
  • Buletina: Azken hilabetean atarian egon  diren aldaketak jakianarazten zaizkio harpidetuari e-postaz.
  • Argazki galeria: Atariko erabiltzaileek beraien argazkiak partekatzeko gunea da. Argazkiak modu errazean igotzeko aukera dago, baita hauei iruzkina egitekoa ere.

2.- Zer, non ikasi.

Unibertsitate mailako ikasketen inguruko informazioa ematen da atal honetan: unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen tituluak, sartzeko baldintzak, matrikulatzeko epeak, e.a.

 

3.- Otarrea.

Unibertsitateko lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da. Kalitate-bermea duten dokumentuak ere badaude. Bereizgarri hori lortzeko egileak eskaria egin behar du eta UEUko adituek zehaztutako hizkuntza- eta eduki-irizpideak hartuko dira kontuan.

  • Erreminta-kutxa: Azpiatal honetan, Interneten aurki daitezkeen euskaraz ikasteko eta ikertzeko baliabideak antolatuta eta sailkatuta erakusten dira.

4.- Ikasleen txokoa.

Ikaslearen izaerari lotuta doaz egoitza bilatzearen beharra (pisua, erresidentzia eta bestelako aukerak), bigarren eskuko gauzak saltzeko eta erosteko beharra, aldizkako lanak bilatzeko beharra eta antzeko beste batzuk ere... Gune honek beharrizan hauek guztiak erantzungo ditu.

5.- Iparrorratza orientazio-zerbitzua.

Orientazio-zerbitzuan erabiltzaileei kalitatezko aholkularitza akademikoa eskaintzen zaio unibertsitateko ikasleari, unibertsitatera sartzear dagoen ikasleari, eta ertainetako guraso eta irakasleei. Erabiltzaileak galdera-erantzunen sistema baten bidez egin dezake bere kontsulta. Erabiltzaileari hiru eguneko epean emango zaio erantzuna eta beste ikasle batzuek egiten dituzten galdera-erantzunak kontsultatu daitezke.

  • Ikasle ohien aholkuak: Azpiatal honetan ikasle ohiak eta unibertsitateko ikasle izango direnak foro bitartez beraien esperientziak partekatuko dituzte. Urteko sasoi jakinetan egongo dira martxan.
  • Esteka interesgarriak: Azpiatal honetan Interneten aurki daitezkeen orientazioaren alorrarekin zerikusia duten estekak antolatuta eta sailkatuta erakusten dira.
bisitari