Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/02/27 14:42:59 GMT+1

Hizkuntza Politika Gizartean

25 urte dira dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen ezagutza eta erabilera arautzeari ekin zitzaiola.Handik hona gauza asko aldatu dira, lege eta erakunde ezberdinak sortu dira, egoera soziolinguistikoa aldatu da...

Nafarroa, Iparraldea...
Ezagutza/erabilera...
Hizkuntza ereduak irakaskuntzan...
Bai Euskarari...
Helduen alfabetatzea...
Esuakararen normalizazioa...

Urte hauetan urratutako bidearen inguruan hausnartzeko beta hartzeko garaia dela uste dugu eta horretarako, euskara zabaltzeko eta normalizatzeko helburuarekin lanean diharduten erakunde eta elkarte eragileei hitza eman eta hizkuntza politikak gizartean duen oihartzunaz hitz egitera gonbidatu ditugu.

Jardunaldia KURSAALen izango da, MARTXOAREN 23an, egun osoz.

Izena emateko epea Martxoaren 20an bukatuko da, baina ADI!: plaza mugatuak izango dira....!!!

Informazio gehiago UEUren webgunean.

Nork: ueu365.2007/02/27 14:42:59 GMT+1
Etiketak: 1 jardunaldiak ueu365 | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egun on:

Gustura parte hartuko nuke antolatu dituzuen jardunaldietan, baina, tamalez, ezinezkoa zait hitzaldi, mahai-inguru eta gainerakoetara azaltzea; izan ere (ez dakit kontuan izan duzuen ere!), Korrika, jada, martxan izango da martxoaren 23an eta ikastetxean Korrika Txikia egin behar dugu. Hortaz, nahi izanda ere, ezin, bada, Kursaalera joan.

Dena den, jardunaldietan hitz egindakoaz argitalpenen bat balego, horren berri izan nahi nuke. Posible izango al da? Argitalpenen baten asmorik ba al duzue?

Aurki arte, eta POZIK BIZI! Edota, gutxienez, HORRETARAKO AHALEGINAK EGIN!

Nork: pozikbizi.2007/03/01 00:03:34 GMT+1

Nire blogean irakurle batek galdetu dit ea zuen ponentziak edo aurkezpenak interneten eskegitzeko asmorik ba al zenuten. Nik ez diot erantzunik eman ahal izan, ez nekielako. Baina nire egiten dut bere eskaria. Ponentziak eskegitzeko asmorik bai?

Nork: txerra.2007/03/26 13:29:03 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari