Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/05/21 10:25:53 GMT+2

Euskararen merkatu balioa



Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri erabat berezikoa izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute nolanahiko erantzukizuna beren kontzientzien buruhausterako: hizkuntza zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen ahalegintzea gizarte-baldintza erabat zailetan.

Euskalgintzaren ohiko ikuspegietatik harago -eta berauen ekarpena ezinbestekoa izan dela aitortuz- euskararen merkatu-balioaz hausnartzea da jardunaldi hauen helburu nagusia, horretarako sektore anitzetako profesionalen azterketa eta iritziak aurkeztuz eta trukatuz.Gainera, euskararen inguruko hausnarketarako behatoki baten beharraz hausnartu eta ikerketarako ildo berriak azaltzea dugu bigarren mailako helburu.

Bi egunetako jardunaldi hau euskalgintzan murgildutako profesional eta militanteei, marketin eta komunikazio alorretan interesduneei, soziologia eta merkatu-ikerketen teknikak ikasten ari diren ikasleei eta, oro har, euskararen egoeraz kezkatuta dagoen edonori zuzenduta dago.

Jardunaldia Eibarren burutuko da, uztailaren 12 eta 13an.

Nork: ueu365.2007/05/21 10:25:53 GMT+2
Etiketak: 2 ikastaroak eibarren ueu365 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari