Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/05/30 13:43:06 GMT+2

Erleei esker osasuna


Gaur egun, terapia osagarriak gero eta indar handiagoa hartzen ari direnean, oso zaharra den terapia bati buruz hitz egiteari oso interesgarri deritzogu. Valentziako Bicorp herrian dauden historiaurreko margoek adierazten digute gizakia gutxienez 8000 urtean erleekin kontaktuan egon dela. Garai haietatik, eztiaren, polenaren, propoliaren, argizariaren eta pozoiaren onurak izan ditu gizakiak. Ikastaro honetan erleen ekoizkinak nondik datozen, nola sortzen diren, nolako konposaketa biokimikoa duten eta zein erabilera terapeutiko dituzten ikusi eta ikasiko dugu.Apiterapiak oso emaitza onuragarriak eskaintzen ditu eta gainera epe ertain eta luzera ez du bigarren mailako eragin kaltegarririk; hori dela eta, gero eta erabiliagoa da.

Ikastaro honen helburua Apiterapia zer den, zeintzu produktu, nola eta zertarako erabiltzen diren azaltzea izango da. Arlo honetan egindako azken ikerketa-lanak ere azalduko dira, biokimika, farmakologia eta medikuntzari dagozkienak.

Ikastaroa 12 ordutakoa da, 2 egunetan gauzatuko da, Baionan.

Nork: ueu365.2007/05/30 13:43:06 GMT+2
Etiketak: 3 ikastaroak iparraldean ueu365 | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gai honekin lotuta interesgarria da Pello Zubiriaren blog hau ere:

www.argia.com/erlea-apiterapia

Nork: gorka.2007/05/31 13:19:18 GMT+2
http://www.blogari.net/boligorria

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari