Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/11/17 12:49:58.418 GMT+1

Egin ezazu zure bloga (ikastaroa).

Gaur egun esan liteke Interneten "norbait" izateko, bloga edukitzea ezinbestekoa dela. Baina horrek ere badauka bere trikimailua.
Ikastaro labur honetan, blogei buruzko oinarrizko ezagutzak guztion eskura jarriko dira: nola sortu ziren blogak, blogak euskaraz sortzeko plataforma ezberdinak, baliabideak (bideoak, irudiak...), nola idatzi blogetan (mezu laburrak, etiketak, loturak...) eta eztabaidarako tartea ere irekiko da.

Ikastaroa: Egin ezazu zure bloga.
Irakaslea: Haritz Rodriguez, EIEko kidea.
Antolatzaileak: UEU eta EIE, Euskal Idazleen Elkartea
Datak: azaroaren 28 eta 29an (ostirala eta larunbata)
Ordutegia: ostiralean 16.00-20.00 eta larunbatean 10.00-14.00
Tokia: Markeskoa Jauretxean, Eibarren

Nori zuzendua: UEU eta Euskal Idazleen Elkarteko kideei zuzendua.
Matrikula: doan.
Izen emate epea: azaroaren 25a arte.
Izena emateko: deitu 943 82 14 26 (Irati) edo bidali mezua ikastaroak(a bildua)ueu.org helbidera (zehaztu izen abizenak eta bazkide zenbakia)

Argibideak: 943 82 14 26 (Irati), ikastaroak(a bildua)ueu.org




Nork: ueublog.2008/11/17 12:49:58.418 GMT+1
Etiketak: ikastaroa euskal_idazleen_elkartea haritz_rodriguez eie ueu blogak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari