Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/07/09 14:04:59 GMT+2

e-makumeak


UEU Eibarren burutzen ari den Udako Ikastaroen barne, Informatika eta Emakumearen inguruko SAIO OSAGARRIA izango da.

Saioa "e-makumeak" izeneko taldeak antolatu du. 
Talde hau kezka baten ondorioz sortu zen; informatika ikasten gero eta neska gutxiago dago.

Joera horren aurka egitearren, DVD bat sortu dute zeinetan Informatikako
ikasketak aurkeztu, informatikan eragin handia izan duten emakumeen
historia azaldu eta informatikari emakumezko batzuei egindako
elkarrizketa erakusten duen.

Bihar, arratsaldeko 16:30etan UEUren Eibarko egoitzan talde honek
"Informatika eta emakumea" izeneko DVD emanaldia eta solasaldia egingo du.

Sarrera irekia izango da.

Animatu zaitez!



Nork: ueu365.2007/07/09 14:04:59 GMT+2
Etiketak: ueu365 | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Iep!

Hazparneko emazteen elkarte bat gira eta zure bloga atzeman dugu. Gustokoa dugu eta, beraz esteka bat sortuko dugu gurean.
Milesker eta segi aintzina!

Nork: emazteek.2007/09/16 02:52:48 GMT+2
http://emazteek-diote.over-blog.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari