47. kasu praktikoa: web orriak atzitu

     Datozen adibideetan modulu berri bat erabiliko dugu gure programetan: LWP::Simple modulua. Eskaintzen duen get() funtzioa oso erabilgarria da: webgune baten helbidea eman eta bere edukia itzultzen du.
     Ondoren datorren programak web helbide bat eskatu, eta helbide horren edukia pantailaratuko du get() funtzioa erabiliz. Web orriak html formatuan idatzirik daude, eta halaxe pantailaratuko ditugu.
     Hona programaren erabilera-adibidea:

 >perl url.pl
 Idatzi URL-a: www.berria.info
 <!DOCTYPE html PUBLIC “-//W3C//DTD XHTML 1.0
 Transitional//EN” “http://www.w3.org/TR/xhtml1/DTD/xhtml1-
 transitional.dtd”>
 <html xmlns=”http://www.w3.org/1999/xhtml” lang=”eu”
 xml:lang=”eu”>
 <head>
 <title>Berria.info</title>
 ….
 >
      Irakurtezina, ezta? Izan ere, ez dago guk ulertzeko idatzia, nabigatzaileak ulertu dezan idatzia dago, HTML lengoaian. Interneten argitaratzen diren dokumentuei itxura emateko erabiltzen den lengoaia da HTML. Etiketetan oinarritutako lengoaia da, eta dokumentu ezberdinak ondo egituratuta, eta web orri batetik besterako estekekin argitaratzea posible egiten du.
      Hona programaren kodea:

url.pl Perl programa

 #!/usr/local/bin/perl
 use warnings;
 use strict;
 # Web orriak atzitzeko behar dugun modulua
 use LWP::Simple;
 my ($URL, $edukia);
 print (“Idatzi URL-a: “);
 $URL = <STDIN>;
 chomp($URL);
 # Teklatu bidez idatzitako helbideari gehitu protokoloa
 $URL = vhttp://” . $URL;
 # Web orria eskuratu
 $edukia = get($URL);
 # Pantailan bistaratu edukia
 print ($edukia);

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude