gaurkoan, unibertsitatean erakusten ez diguten horietako gauza erabilgarri edo horrelakoren bat erakustera natorkizue gortina bat, edo errezela, txintxo eta fin esanda, edo kurtina, unibertsitatetik pasa gabeko gure amonak esaten zuen bezala.
Baduzuela oihal zati argi bat? (beti ere argia pasatzen uztea nahi baduzue, bestela lodia edo koloreduna hartu), hari mataza baten ondarrak? Hara nik horrelakoekin bukatu nuena aurreko baten:

Nik ez nuen leiho guztia estaltzea nahi, argia sartzea nahi nuelako eta aurrean dudan iratzea ikusi nahi nuelako, hara:

izan ere hezetasuna ez omen da oso ona, baina iratze hau poz-pozik dago. Honela, sukaldean nabilela begira egoten natzaio.
Puntilaren berri nahi badu norbaitek, esan eta azalduko nola egin, konforme? Beno, puntilari parpaila esan behar omen zaio, baina horrela paparra puztuta duen oilar harroaren adiera hartzen diot hitz horri eta egia esan, harro xamarra bada ere gaurkoan erakutsi dizuedana, kolorinetan gainera, bueno, arinago ateratzen zait puntila hitza.
Zergatik ez dituzte eskolatan, unibertsitatean edo nonbait erakusten benetan erabilgarriak diren edukiak?
Idatzi artikulu bat