Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/03/12 20:40:55.946 GMT+1

Bikoak

Gu gazte ginela behintzat, honela genion soka-saltoan genbiltzala arin-arin sokari eragin eta salto egiteari.

Ez dakit nola eta zergatik, jardunean geundelako seguru-aski gizona eta biok kafetegi batean, kafe kikara parean edo txokolatea txurruekin aurrean genuela (ez dut oso ondo gogoan), derrepentean etorri zitzaidan gogora: BIKOAK!

Nola?
gizonaren erantzuna. Gizarajoa zoratuta dut. Nik uste dagoeneko nire pentsamendua ulertzen hasia dela.

Honela bada hasi nintzaion sokasalto mota honen berri ematen eta hara! bikoak euskaraz bi aldiz esan nahi du!!!!!!!!!!!!

Ez, ez nago guztiz jota. Kontua da, hitz hau nik erdarazko testuinguruan jaso nuela eta horregatik pentsatzen nuen erdarazko hitza zela, gaztelerazkoa, eta ez nion zentzurik topatzen. Horregatik iruditzen zitzaidan zaila azaltzea sokasaltoan bikotara ibili ez zenari zer zen azaltzea, eta horretan nenbilela argia piztu eta zer izango da bada bikoa, bi salto aldi berean ematea sokan, baten tokian.

Misterio bat gutxiago nire bizitzan

Nork: Marimoko.2008/03/12 20:40:55.946 GMT+1
Etiketak: jolasak hitzak sokasaltoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari