Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/12/05 21:14:03.331 GMT+1

eu-spell: Xuxen software libre gisa eskainia eta software librean integratua

1992tik Xuxen zuzentzaile ortografikoak hainbat bertsio izan ditu, Euskaltzaindiaren erabaki berriak jasotzeko eta beste aplikazio eta sistema eragileetarako egokitzeko: XuxenII, Xuxen III, MSOffice MacIntosh-ekoa, OCRkoa, QuarkPressekoa, OpenOffice1ekoa edo web bidezko zuzenketa.

Baina orain atera berri den azken bertsioa kualtitatiboki oso berria da: software librea da eta software libreko hainbat programarekin erabili ahal da.

2004an sortu zen hunspell programak flexio handiko hizkuntzei ate berri bat zabaldu die software librearen munduan, eta OpenOffice proiektuan ere onartua izan da bere 2.0.2 bertsiotik aurrera. Hungarierarako garatu zen hasieran hunspell, baina myspell-ek proposatutako eredua aberasten duenez beste edozein hizkuntzetarako ere erabil daiteke. Paradigma kopuru handia onartzen du, baita bi atzizki kateatzea ere (bi baino ez, ordea). Baldintza horiekin euskarak zituen lehengo eragozpenak saihets daitezke, neurri onargarri batean behinik behin.

Gainera, egokitze-prozesu horren ondorio gisa bi opari estra jaso ditugu: Firefox eta Thunderbird programek euskara ere zuzen dezakete (ispell eta myspell programetarako egoki den euskararen datu multzoa prestatu ahal izan da), eta Opentrad-Matxin itzulpen-prototipo egin ahal izan da, tresna honen bertsio aberastu batekin egiten baita hitzen sorkuntza morfologikoa.

Hala eta guztiz ere, ezin dira aipatu gabe utzi hunspell erabiliz egin den inplementazioak jatorrizko Xuxenekiko dituen hiru murriztapenak: atzizki asko duten hitz zuzenak okertzat hartzen ditu (hutsezkoan hitza adibidez txartzat hartzen da), ezjakintasunarengatik sortutako erroreentzako proposamenak ez dira hain egokiak, eta erabiltzaileak ezin duela bere lemen hiztegi propioa erabili. Hala ere oso lagungarria izango delakoan gaude.

Garapen hauek EHUko IXA taldeak eta Eleka enpresak egin dituzte elkarlanean. Hemen dauzkazu eskuragarri.




Nork: Ixa. Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola.2006/12/05 21:14:03.331 GMT+1
Etiketak: ht-produktuak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Nork: Iñaki.2006/12/07 12:33:13.970 GMT+1

Kaixo,

Creative Commons lizentzia motak ez dira softwarean erabiltzea gomendatzen lan artistikoentzat dira eta.

Honetaz gain GPL eta FDL lizentziarekin ez dira bateragarriak.

Eta CC BY-NC-SA lizentzia mota ez da librea.

Mesedez, aldatu titularra, edo behintzat ez esan gezurrik.

Nork: Hey_neken.2006/12/07 19:34:53.613 GMT+1
http://www.mundurat.net/kaxero/

Xuxeneko bertsio hori software librea dela esaten dugunean ez dugu uste gezurrik esaten dugunik. Bi hitzak defini ditzagun:
  • libre: Stallmanen definizioaren arabera 4 askatasun eskaini behar ditu: exekutatzea, iturburua edukitzea, banatzea eta hobekuntzak argitaratzea. Lauak egin daitezke gure ustetan
  • software: hau eztabaidagarriago izan daiteke, hiztegi bat da (datuak) baina programa bati zuzzendutako datuekin. Guk halakoetan CC lizentzia erabili dugu orain arte, Opentrad-eko Matxin (matxin.sourceforge.net) proiektuan adib. kodea GPL lizentziapean dago eta datu linguistikoak (lexikoak, gramatikak, ...) CCrekin. Iritziak egon daitezke baina ez dut uste erabaki erabat okerra denik.
Hori da nire iritzia, baina bestelakoak entzuteko prest nago.

Iñaki Alegria


Nork: Gezurrik esaten ez dugulakoan.2006/12/18 11:24:30.801 GMT+1

Kaixo Iñaki,

Lehen askatasuna exekutatzeko aukera da, baina edozein dela exekuzioaren xedea. Ez komertzialtasunak hau mugatzen dit. Beraz, softaware librearen 4 askatasunetatik 1 ez da betetzen. Beraz, ez da software librea.

Softwareari buruz, agian zuzena izan daiteke hitz zerrendari CC lizentzia bat aplikatzea, baina zuzenketa motorearekin lotzen duen fitxategia software kontsidera daiteke nik uste.

Nork: Hey_neken.2006/12/18 15:24:07.616 GMT+1
http://www.mundurat.net/kaxero

Hey_neken-ek dioen moduan, ez da software librea. Eta ez soilik lehen askatasunaren kontra  doalako, baizik eta lau askatasunetik bat ere ez duelako betetzen:

  • The freedom to run the program, for any purpose (freedom 0). Hau ez da betetzen, edozein helbururako ezin bait da erabili (non-commercial klausulagatik)
  • The freedom to study how the program works, and adapt it to your needs (freedom 1). Access to the source code is a precondition for this. Ezin da programa aldatu zure beharrak helburu komertzialak badauzka.
  • The freedom to redistribute copies so you can help your neighbor (freedom 2). Ezin duzu zure lagunei kopiak eman, helburu komertzialak badituzte, edo ezin duzu saldu. Egunkariek adibidez, ezin dute kopiak banatu.
  • The freedom to improve the program, and release your improvements to the public, so that the whole community benefits (freedom 3). Access to the source code is a precondition for this. Nahiz eta hobekuntzak egin eta argitaratu, komunitate osoari ez zaio egingo mesede, aldaketa hauek lizentzia berberarekin argitaratu behar direlako.
Lan garrantzitsua eta eskertzekoa egin duzue, eta benetan beharrezkoa euskara teknologia berriekin erabiltzeko. Software libre moduan argitaratzea askok eskertuko genuke.

Nork: Alfredo Beaumont.2006/12/19 10:38:31.596 GMT+1
http://www.alfredobeaumont.org

Errenferentziak:

...by-nc-sa/2.5/es/deed.eu">Aitortu-Ez_merkataritzarako-Partekatu_baimen_beraren_arabera 2.5 lizentziapean kaleratu zuten, software libre bezala aurkeztuz<...

Erreferentzia: KaXeRo @ Mundua » Otsailak 16: Xuxen GPL 2007/01/08 13:42:25.176 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari