Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/07/17 15:45:24.787 GMT+2

Nor bereaz harro!

Berrikuntza gaietan Europako erreferenteetako bat Flandes da. Oraindik orain, berrikuntza kontuak direla eta bertako lehen ministroa Ibarretxerekin jarri omen da harremanetan. Gutun bat bidali dio. Lehendakariak pozik hartu omen du gutuna, baina egun batzuk itxaron behar izan du lehen ministroak zioena entenditzeko. Itzulpenaren zain egon behar izan du, nederlandera hutsez idatzita baitzegoen.

Sobra ere, batzuk garbi dute kultur dibertsitatea eta eleaniztasuna aldarrikatzeko norberaren kulturaren eta hizkuntzaren harrotasunetik hasi behar dela eta beste hizkuntza bat ulertu eta usatzearen ahalegina ez dela beti norabide berean egin behar.


Jakin nahiko nuke, gutuna kontrako noranzkoan joan izan balitz, zein hizkuntzatan idatziko litzatekeen.  Ez zait iruditzen euskara hutsez joango litzatekeenik, tamalez.

Egongo da, kasu honetan, lotsagabekeria eta kortesiarik eza egotziko dionik Flandesko lehen ministroaren jokaerari. Ez da hori, norberaren bereizgarriaren harrotasuna baizik, guri guztioi sarritan falta zaiguna hain zuzen ere.

Nork: irazabalbeitia.2008/07/17 15:45:24.787 GMT+2
Etiketak: euskara soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari