Ingumako edukiak: unibertsitate mailakoak eta euskaraz

Inguma datu-baseak gizarte sareetara (hona eta hona) jausi egin du, zer eskainia daukalako eta euskarazko ekoizpen akademikoaren zabalpenerako baliabidea izan badelako. Bildutako edukiak unibertsitate mailako euskarazko ekoizpenaren eremuan kokatzen dira.

Euskal Komunitate Zientifikoaren produkzioa ezagutarazteaz gain, egileen kasuan, izen-deiturekin batera, beren helbide elektronikoa azaltzen
da, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren partaideen arteko ezagutza
eta komunikazioa errazteko. Ez hori bakarrik, egileak web orriren baten edo blogaren baten idatziko balu Ingumatik kanpo produkzio horretara lotura izango luke.

Ahozko zein idatzizko produktuak jakintza arlo askotariko publikazio ezberdinetatik jasotzen dira: argitaletxe, unibertsitate, aldizkari espezializatu zein erakunde publiko ezberdinen
hitzaldiak, ikastaroak, irakasgaiak aurkitu ditzakegu eta, jakina, liburuak, artikuluak, hitzaurreak, liburu-aipamenak,
edizio kritikoak, ikerketak, doktorego-tesiak
. Ekoizpen bakoitzari oinarrizko deskribapen dokumentala dagokio eta behin erreferentzia osatzen denean, datu-basera gehitu eta interneten erabilgarri egongo da aurrerantzean.

Datu-baseak eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko eta aberasteko asmoz, urrunago jo da eta obraren
erreferentzia bibliografikoarekin batera (izenburua, egilea/-k,
ekoizpen urtea eta erakundea eta sailkapena), dokumentuaren URLa edo
sareko esteka eskaintzen da, ekoizpenaren gaineko kontsulta telematikoa
ahalbidetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude