Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/12/04 23:24:36.176 GMT+1

Zer da Hiripublika


HIRIPUBLIKA: HIRIARENGANAKO ESKUBIDEA

 
HIRIPUBLIKA, Hiri demokratikoa da, jarraipeneko konkista bat, balore eta interesen arteko eztabaidarako zelai irekia; berrikuntza politiko, hirigintza imaginazio eta gizarte mobilizaziorako desafioa.

 Horregatik, Hiripublika batek hurrengo helburu hauek izan behar ditu ardatz:

 - Hiritartasun balore eta aldarrikapenak azalduko dituen gizarte politiko bat sortaraztea.

 - Esparru publiko eta hiri bilduaren aldeko hirigintza, elkartrukatze sozial eta funtzionalerako zentralidadeak sortuko dituena.

 - Hiri bakoitzak duen nortasunezko perfilaren aldeko apostua: gunearen morfologia, inguruaren kalitatea eta ikurraren esanahia duten elementu arkitektonikoak aintzat hartuz.

 
Eredu honen aurrean (eta kontra), bestelako hiria dago, Hiri Globalizatua:

 - Urbanizazio lausotua, loturagabea eta hiri produktuen izaera duten barruti tematikoen bitartez osatua.

 - Berdin sortzen ditu degradatu eta marginatutako guneak, zein gorentasunez betetako eremuak.

 - Autobide sareak estratifikazio sozial berria ahalbidetzen du, zentralidade balorea duten lekuetara heltzeko dagoen espazio-denporaren arabera neurtzen dena.

 - Arkitektura banalizatua eta estandarizatuaren ekoizle da. Arkitektura arrandiatsu eta ugaldu ezinak gehigikeriaz erabiliz, gorentasun guneen mugarri sinbolikoak ezartzen ditu.

 


Nork: J.J..2006/12/04 23:24:36.176 GMT+1
Etiketak: demokratikoa globalizatua hiri hiripublika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari