Bioeraikuntzari buruzko bloga: bioeraikuntzalari

Azken urteotan arkitektura eta eraikuntza asko urrundu dira euren hasierako helburuetatik. Gaur egun ezagunak dira hauek eragindako hainbat gaitz: gai toxikoak, lehengai xahuketa, eraikin eriaren sindromea, egurats eta ingurunearen eraginezko eritasunen ugaritzea, eremu elektromagnetikoak…

Ingurumaria honetan eta eraikuntzaren sektorean, beste hainbaten gisan, ematen ari den eraldaketa prozesuan argi izpi bat eskaini nahi du bioeraikuntzak. Bioeraikuntza lan egiteko, bizitzeko eta ingurunearekin harremanak izateko modu arduratsu gisan ulertzen da, azken batean, zoriontsu izateko bide gisan.

Honen inguruan arituko gara Bioeraikuntzalari blogean, pertsonok ingurunearekin eraikitako harreman berrietaz. Hauek ezagutu eta iradokitzeko sareko espazio irekia da gure bloga.

Ongi etorriak!