2008/03/16 22:12:30.324 GMT+1
Sarean zer?
Aplikazio berri bat da. Le Journal du Pays Basque egunkariaren webguneak jarri berri du martxan. Sarean zer? aplikazioak albiste baten aurpegi ezberdinak ikusteko balio du. Edo ikuspuntu ezberdinak. Le Journalen webguneko albiste bakoitzaren amaieran albiste hori beste webgune edo hedabide batzuek nola eman duten ezagutzeko aukera eskaintzen du, albiste horiekiko lotura zuzena emanez. Hizkuntza ezberdinetan. Eleka enpresak garatu du aplikazioa, erabilera zehatz honetarako. Proiektuak Akitania-Euskadi fondoen dirulaguntza izan du.
Ideia interesgarria dirudi, alderatzeko aukera ematen duelako. Kontrastea eta ikuspegi kritikoa sustatzen du horrelako ekimen batek. Hasierako adibideetan, baina emaitzak ez dira oso ikusgarriak: bakarrik aurkitu ditut loturak eitb24-rekin eta ljpb-rekin berarekin. Ikusiko dugu nolako bilakaera duen.
Post scriptum: Bigarren egunean (m-17, astelehena) emaitza txukunak topatu ditut. Adibidez Hendaiako bozen emaitzei buruzko albistean, Berria, DV, Gara, eitb24 eta ljpb-rekiko loturak daude.
Elekako Ainhoa Salegik post bat sartu du Sustatu-n, Sarean zer? proiektu honi buruz.
Nork: pello urzelai.2008/03/16 22:12:30.324 GMT+1
Etiketak:
hedabideak
albisteak
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
.... Bestalde, hasierako orrialdeko zerbitzu bat asko gustatu zait. Berri guztietan erantzuteko aukera dago baina horretaz gain, Pello Urzelaik Sarean zer? post-ean azaldutako zerbitzua dago. Berria ikuspuntu ezberd...
Erreferentzia: Sareko abangoardia - Berriki 2008/05/22 10:33:12.641 GMT+2
Idatzi artikulu bat