Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/04/15 09:27:27.252 GMT+2

Luzatu bostekoa

Ekainaren 21ean 5 urte beteko dira Berria sortu zenetik.  Ekainaren 21ean jai handia egingo da Donostiako Kursaalen, 5. urteurrena ospatzeko. Eskualdetan egingo diren ekitaldiek osatuko dute "Luzatu bostekoa" deritzon urteurren ospakizuna, gaur hasita, hilak 15, Martin Ugalde Kultur Parkean, Berria-ko Komunikazio Sailak jakinarazi duenez.

Berriako sortze prozesuan oso garrantzitsua, ezinbestekoa esango genuke, izan zen herriz herri egin zen lana. Herri batzordeak, kultur ekitaldiak, diru bilketak, akzio salmenta, harpidedunak egiteko kanpainak... izan ziren proiektuaren oinarria. Lan horrek bere fruitua eman du eta egun sendotutako proiektua da Berria.

Ekainaren 21a bitartean, hainbat ekitaldi egingo dira eskualdez eskualde. Ekitaldien helburua bikoitza da: Berria sortzeko egindako lana eskertzea eta aurrera begirako proiektuak aurkeztea. Guztira 22 ekitaldi egingo dira, beste hainbeste eskualdetan.

Aste honetan bertan egingo dira lehenengo biak. Estrainekoa Buruntzaldean, apirilaren 15ean, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, iluntzeko 20.00etan. Bigarrena, Busturialdean egingo da, Gernikako Elai Alai aretoan, iluntzeko 20.00etan.


Ekitaldietan bost urte hauetako lana jasotzen duen bideoa ikusi ahal izango da eta ondoren hitzaldi baten bitartez aurkeztuko ditugu aurrera begira ditugun erronkak. Amaitzeko, parte hartzen duten guztiek mokadua jateko aukera izango dute.

Ekainaren 21ean, egun horretan beteko dira 5 urte Berria lehen aldiz argitaratu zenetik eta egun horretan egingo da ekitaldi nagusia Donostiako Kursaalen.

Nork: berriki.2008/04/15 09:27:27.252 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari