Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/03/30 20:58:08.215 GMT+2

Alderdiak eta prentsa




Ez da ohizkoa alderdi batek iruzkinik egitea egunkarietako albisteei buruz. Gehienez, batzutan, albisteren bat ezeztatzen edo gezurtatzen behartuta sentitzen dira eta prentsa oharren bat edo adierazpen bat egin dezakete. Hori, dena den, gutxitan gertatzen da, alderdiei buruz argitaratzen dena askotan ezeztatzeko modukoa izaten bada ere.

Baina komunikazioaren eta politikaren munduan beti topatzen da ez ohizkoa den zerbait. EAJren web orrian Aberri Egunaren ajea. Manipulazioa eta itxuragabetzeak izenburuko ohar bat aurkitu dut. Aberri Egunari buruz biharmunean egunkariek kaleratu zutenari buruzko iruzkin bat da. Bitxia, ez ohizkoa. Lerro horietan EAJk adierazten du ez dela gustura gelditu argitaratu denarekin.
- “Aberri Egunaren ondorengo ajeak –beti bezala- gustu guztietarako interpretazio eta manipulazioak ekarri ditu”.
- “Beste guztiek – komunikabide askok eta alderdi politikoek- aurretiaz idatzita zituzten titularrak argitaratzera mugatu ziren”.


Aipamen horiekin batera, egunkari ezberdinetako azalak bildu ditu pdf batean. Artxibo hori oso aproposa da kazetaritza fakultate batean azterketak egiteko. Titulatzeko moduaz edo estiloaz, objektibitate eta subjektibitateari buruz, irizpide eta aurreiritzi politikoei buruz…

Dena den, EAJren oharrean ez duzu topatuko Aberri Egun hartan askori burura etorri zitzaigun galderaren erantzuna. Hots, zergatik ez zuten aipatu kontsulta edo galdeketa hitza. Tabu berria ote?

Nork: pello urzelai.2008/03/30 20:58:08.215 GMT+2
Etiketak: hedabideak alderdiak eaj politika prentsa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari