Ahazturik?

Abanto-Zierbenako Gallarta auzoko Meatzaritza museoaren eraikin berria gauzatzeko lanak geldirik daude aspaldi. IMB arkitekto bilbotarrek diseinatutako proiektua bigarren fasea burutzeko dirua noiz helduko zain dago.


Eraikina, ezkerrean, Bodovalle meategiaren aurrean / Handiago ikusteko, sakatu irudian. Egilearen argazkia, 2010-8-27 (CC-BY-SA)

Egitura, kokapena bezain ikusgarria, amaituta dago. Alabaina, museo osoa bukatzeko falta dena —itxitura, arotzeria, barnealdea eta inguruko urbanizazioa— aurrekontu osoaren zati nagusia da. Eta obraren egoera ez da gehiegi aldatu azken urtean. Ahazturik ote?

Iruzkinak (5)

  • beno, Unai, zera diozu: “bukatzeko falta dena —itxitura, arotzeria, barnealdea eta inguruko urbanizazioa— aurrekontu osoaren zati nagusia da”. Ikuspuntu arkitektoniko batetik horrela izan daiteke, baina, eraikinaren kudeaketari dagokionez, museoa eraiki ondoren beharrezko funtsak…badaude? Egongo dira? Sarritan, udaletxeek kutxa politt-politta egiteko esfortzua ez dute azkenera arte eramaten, hau da, kutxa hori edukiez bete.

  • dakidanetik eduki faltarik ez luke eukiko. egungo meatzaritzaren museoak duen materiale guztia bertan jartzekoa omen zan, bai eta gordetzen dituzten makina eta materiale asko urbanizazioan ,eraikinaren inguruan jartzekoak ziren, aire librean erakusteko. berez egungo museoak hasitako proiektua da, eta esfortzu handiz gainera, azpiegitura gutxiko museo txikia baita. orduko eusko jaurlaritzak lagundutako proiektua zen, batez ere orduango gobernuko ezker batuko sozieoen aldetik, interes berezia omen zuten ezkerralde ahaztuan meatzaritzak merezi zuen museoa izateko. txikia baina duina. gobernu aldaketarekin dirurik ez, eta diru gabe, egitura fasean utzi izan behar izan zuten eraikina…noiz edo noiz aurrera eramango duten asmoarekin, esperatza gutxirekin baina.

  • Unai Fdz. de Betoño says:

    Arrazoi duzu, Karpol, edukiak funtsezkoak dira, baina badirudi kasu honetan, Anartzek esan bezala, egon badaudela.Ez dakit zein izango den benetako arrazoia, eta benetako arduraduna. Ziur asko, gauza bat baino gehiago eta erakunde bat baino gehiago egongo da arazoaren muinean. Dakidana da oso tristea dela horrelako gauzak gertatzea, eta, aldi berean, eta Maiderrek iradoki bezala, beste museo batzuekin gora eta behera ibiltzea politikariak zein kazetariak…Bide batez… estalkia iragazgaiztua egongo da jada? Zenbat negu, zenbat ekaitz jasan ditzake horrelako egitura batek egokiro bukatuta egon gabe?

  • dakin ahal izan dodanez, estalkia eztago iragaizgaiztua ta eztauka inolako babesik…batek daki hormigoiaren ezaugarri eta kalitatea zein izango den noiz edo noiz bigarren fasea hasiko bada…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude