Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/10/26 11:15:00.728 GMT+1

Familia, telebista eta beste pantaila batzuk

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua kanpaina txalogarri bat burutzen ari da. Familia, telebista eta beste pantaila batzuk izenburupean telebistak, internetek, bideojokuek eta sakeleko telefonoek adingabeengan duten eragina aztertzen da gurasoekin. Formatu laburreko hitzaldian errealitate birtual hauen arriskuak azpimarratzen dira, bai eta abantailak eta aukerak ere. Gurasoak, oro har, nahiko kezkatuta agertzen dira. Teknologia berrien beldur, nonbait. Kezka eta beldur hauek hitzaldietan eztabaidatzen dira, eta oinarrizko neurri batzuk proposatzen dira:
  • Telebistak eta konputagailuak etxeko leku amankomunetan jarri behar dira. Horrela, gizarteratze prozesuan familiaren eragina handitzen da.
  • Interneten erabilera kontrolatzeko iragazkiak egon badaude, baina iragazkiak kudeatzen dituzten enpresen iruzkina onartu behar da. Adibidez, Cyber Patrol ospetsua egin zen giza eskubideen erakunde batzuk iragazten zituelako.
  • Sakelekoen jabetza atzeratu behar da, 12 urte arte gutxienez. Txikiagoek errealitate birtuala eta erreala bereizteko zailtasunak dituzte.
Hitzaldiaren materiala eseki dute NIKen, baina erdaraz.

Nork: iagirre.2008/10/26 11:15:00.728 GMT+1
Etiketak: teknologia_berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (1)

Erreferentziak:

..., Borja Mora-Figueroa doktorea, gurasoen eginkizunak umeen interneten edo eta sakeleko telefonoaren erabileraren aurrean eztabaidatu zituen. Ideia nagusiak aurreko sarreran aipatu izan ditut. Peliku...

Erreferentzia: Azken Mimzy - Katu-saldoa 2008/11/17 19:13:21.404 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari