Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/09/26 15:23:43.862 GMT+2

Bilaketak eta ituraketa geografikoa

Luisella Mazzak, Googleko bilaketaren kalitate-analista, Londresen webmasterrei emandako aholkuen artean honoko honek harritu ninduen:

  • Google-i adierazi webgunearen kokapena, ituraketa geografikoa hobetzeko.

Marisa Mayerrek ere, lehendakari ordea, ituraketaren beste "itua" azpimarratu zuen Bilaketaren etorkizuna artikuluan: etorkizun bilatzaileek non zauden jakingo dute.

Ideia hauek internet herrialde libre bezala galzorian jartzen dute. Garai batean Interneten inork ez daki txakurra zarela genioen, baina orain nor eta non zaren jakin nahi dute. Zioa webdendak ezartzen ari nintzenean bezero batek eman zidan. Internet osoan sal zezakeela esan nionean, bere produktuak biltegitik oso urruti lehiakorrak ez zirela erantzun zidan, garraio-kostuak zirela eta. Garraio-kostuengatik edo beste arrazoiengatik, negozio gehien-gehienak lokalak dira. Eta horrexegatik, Guzmán Garmendiak kontatu zidan bezala, zerbitzuen bilaketa gehientsuenak lokakak dira. Gertu dauden jatetxeak eta dendak ezagutu nahi ditu internautak.

Eta Google-ek, bere zerbitzu-artekari paperean, bakoitza non dagoen jakin nahi du. Adi, gero.

Nork: iagirre.2008/09/26 15:23:43.862 GMT+2
Etiketak: web bilaketa | Permalink | Erantzunak (1) | Erreferentziak: (0)

Erantzunak

Hola, En primer lugar, daros las gracias por vuestro comentario y enlace en la página Web. Actualmente trabajo en Navarra, como responsable de Internet en el Grupo La Información, por lo tanto, me pongo a vuestra disposición para cualquier colaboración consideraseis. Muchas gracias de nuevo. Un saludo. G. Garmendia.

Nork: Guzmán Garmendia.2008/09/29 10:10:07.486 GMT+2
www.GuzmanGarmendia.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari