Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/11/17 18:32:33.254 GMT+1

Azken Mimzy

2008 Zientziaren asteak ekimenaren barruan "The last Mimzy" edo "Mimzy, más allá de la imaginación" pelikularen harira Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko zuzendari kudeatzaileak, Borja Mora-Figueroa doktorea, umeen interneten edo eta sakeleko telefonoaren erabileraren aurrean gurasoen eginkizunak eztabaidatu zituen partaideekin. Ideia nagusiak aurreko sarreran aipatu izan ditut. Horiez gain, jatorrizko digitalen eta etorkin digitalen jarreren aldeaz aritu zen. Ez nekien ondo neure burua non kokatu: jaio nintzenean ez zegoen segapotorik ikusten kaleetan, baina aitak gaztetan ordenadore bat oparitu zidanean, unibertso berri baten ateak ireki zizkidan. Oraindik mundu digitalaren zirraran gordetzen dut barne-muinean.

Pelikulan, bestalde, pantailen erabilera anitza ezezik nanoteknologiaren etorkizuna eta DNAn ingurumenaren eragin zuzena (ez ebolutiboa) bezalako gaiak ere jorratzen dira. Azken gai honetaz zer edo zer entzun dut oraintsu, baina nire biologia oinarria nahiko ahula denez, zientzia-fikzio bezala gozatzearekin konformatzen naiz, adibidez, Greg Bear-ren Darwin's Radio liburuan.

Nork: iagirre.2008/11/17 18:32:33.254 GMT+1
Etiketak: sendia internet familia nanoteknologia zientzia-zabalkundea zientziaren_asteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari