Erakunde baten helburua

Zein da erakunde baten helburua? Ahaztu plan estrategikoak, ahaztu enpresaren xedea eta ikuspegia, ahaztu balioak. Erakunde baten helburua bertan dohainik lan egiteko arrazoian datza. Gaur egungo enpresetan militantzia eskatzen omen da. Haseran utopiko xamarra eman arren, kontuan hartzeko argudioa deritzot Julen Iturberenari.

Iñaki Agirre Pérez

3 erantzun “Erakunde baten helburua” bidalketan

  1. Oso interesgarria zure gogoeta, Iñaki. Eta zurekin ados nago, zati batean behintzat. Erakundeen helburuetako bat, beren langileen (pertsonen) inplikazioa izan beharko luke. Izan ere, inplikazioak pertsonaren garapena eragiten du, beste alde positibo batzuez gain (lan baldintzen hobekuntza, esate baterako).Inplikazio eta partehartze horrek soldatapeko langileen izaeraren aldaketa bultzatzen du: eta aldaketa horrek partehartze integrala ahalbideratzen du.Hala ere, nire ustez (eta orain zure eritziarekin talka egingo dut) enpresaren helburu nagusiak/ikuspegiak/estrategiak partehartze integral hori ahalbideratzen dute. Ez da gauza bera unibertsitate batean irakasle moduan lan egitea edo enpresa industrial batean muntai-kataian lan egitea. Enpresaren izaerak ere “dohainik lan egitea” ahalbideratzen du.

  2. Ados nago zurekin, Unai. Enpresaren izaerak badu zerikusia helburuarekin. Baina edozein izanda ere, enpresa industrial batek ere militantzia sortzen ikasi beharko luke. Ez da berdin lan egiten Europako merkatuan kotxe gehien saldu nahi duenarentzat edo europar hiritarrei kotxerik seguruenak eskaini nahi dienarentzat, muntai-katean egonda ere. Ikusi, bestela, energia konpainien irudi korporatiboa: Lurraren salbatzaileak direla genioke!

  3. Bai, arrazoia duzu. Hala ere, enpresa industrial horrek beren langileen partehartzea bultzatu beharko luke, bai irabazietan, bai enpresa beraren gidaritzan. Azken baldintza hori oso garrantzitsua da aipatu duzun militantzia bultzatzeko: langileen lan baldintzak hobetuko lirateke (enpleguaren finkotasuna eta lan-segurtasuna).

Ezin da erantzunik utzi