Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia3 lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 26 ikertzailek parte hartu dute

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia3 lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 26 ikertzailek parte hartu dute

2016/11/22 - unibertsitatea.net
9:00etatik 15:00etara bitartean jasotako zenbait datu

#txiotesia3 aurrera doa eta hona hemen 15:00ak bitartean jaso dugunaren inguruko zenbait zertzelada: 

  • 09.00etatik 15.00etara 26 ikertzailek hartu dute parte.

  • Hauetatik emakumeak 15 dira eta gizonak 9.

  • Parte hartzaileen %35a da doktorea.

Parte hartzaileak hainbat unibertsitatekoak dira. Bertokoak zein kanpokoak: UPV-EHU, UNED, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Surreyko Unibetsitatea

Iker Taldeak besteak beste, IXA taldea, Basque Centre for Climate Change, Immunogenetika laborategia, HEZIKOM ikertaldea, Telematikako ikerketa taldea-MU, NOR ikertaldea, BIOMAT ikertaldea, Surrey Morphology Group edota iIntelligent Systems Group-EHU

  • Jakintza-alorrari dagokionez, batez ere gizarte-zientziak, giza-zientziak eta zientzia gaiak landu dira.

  • Parte hartzaile gehienak berriak dira. Ez dute orain arte parte hartu.

Lehiaketa, hala ere, hasi baino ez da egin eta oraindik ere mezuak jasotzen ari gara. Izan ere, 21:00ak arte egongo da parte hartzeko aukera. Zuzenean jarraitzeko #txiotesia3 traola jarraitu.