Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matematikari Euskaldunen I. Topaketak ospatu ziren atzo Eibarren
Erabiltzailearen akzioak

Matematikari Euskaldunen I. Topaketak ospatu ziren atzo Eibarren

2013/07/19 - Unibertsitatea.net
24 herritako 40 matematikaritik gora batu ziren atzo Eibarren, Udako Ikastaroen 41. edizioaren baitan antolatu ziren topaketetan.
Matematikari Euskaldunen I. Topaketak ospatu ziren atzo Eibarren

Irudia: UEU

Atzo UEUk Udako Ikastaroen 41. edizioaren barruan antolatutako Matematikari Euskaldunen I. Topaketak 24 herritako 40 lagunetik gora batu zituen Eibarren.

Topaketaren helburu nagusia matematika arloan lanean dihardutenak elkartzea eta bakoitzaren berri izatea izan da eta pozik agertu da emaitzekin UEUko Matematika Sailburua eta UPV/EHUko irakaslea den Elisabete Alberdi topaketaren antolatzailea.

Topaketei Javier Duandikoetxea UPV/EHUko Analisi Matematikoan katedradunaren hitzaldi gonbidatuak eman zion hasiera: "Zeruko eta lurreko matematika" hitzaldiarekin.

Honez gain, matematika esparru desberdinetan ikusteko aukera izan da topaketetan aurkeztu diren 12 komunikazio hitzaldiei esker eta besteak beste, airearen kalitatearen kontrola konputazio teknika matematikoen bidez nola egin daitekeen eta arrantza aktibitate iraunkorra izan dadin matematikek arrantza baliabideen kudeaketan nola parte hartzen duten ikusi da.



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari