Hemen zaude: Hasiera #txiotesia Txiotesia 1 #txiotesia1: datuak

#txiotesia1: datuak

 

2013ko azaroaren 19an egin da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 1. edizioa: #txiotesia1. Egiten ari diren edo 2013/2015 urte bitartean defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka.

Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Hauek izan dira: Lorea Arakistain, Ricardo Gómez, Lore Erriondo, Txema Egaña eta Jon Mattin Matxain.

Hona hemen lehiaketak eman dituen datuetako batzuk:

  • 86 ikerlarik parte hartu zuten.
  • 41 gizonezko (%47,6) eta 45 emakumezko (%52,4).
  • Parte-hartzaileen %35ak tesia defendatuta du eta beste %65a tesia egiten ari da.
  • Doktore diren parte hartzaileen %85ak ikertzen jarraitzen du gaur egun.
  • Parte hartu duten ikerlariak UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPNA/NUP, UNED eta Nafarroako Unibertsitatekoak izan dira. Valladolideko Unibertsitatean ikertzen diharduten bi ikertzailek ere parte-hartu dute.
  • Ikerketa Talde hauetako ikerlariek parte hartu dute: IXATaldea, NOR ikerketa-taldea, Elhuyar I+G, Dream (Donostia Research Group on Education and Multilingualism), BCBL  Basque Center on Cognition Brain and Language, Elebilab (Hizkuntza eta elebitasuna ikergai), Hegoa (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua), DeustoTech, Tecnalia eta IK4 Ikerlan.
  • Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste aipatu daitezke: Geologia, Matematika, Ekonomia, Fisika, Kimika, Ingeniaritza, Hizkuntzalaritza, Psikologia, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Hezkuntza, Pedagogia, Biologia, Genetika, Arkitektura, Zuzenbidea
    Informatika eta Ikus-entzunezkoak.
  • Hala ere faltan bota dira esparru batzuetako tesien txiokaketa, esaterako Antropologia, Erizaintza edo Medikuntzaren esparrukoak.
  • Parte-hartzaileen %41,86ak informazio atxikia bidali du estekak erabilita: gehiengoak (%85) argazkiak bidali ditu baina bideoak eta bibliografia ere erabili dira.
  • Parte-hartzaileen ia %20ak (%19,76) Twitter kontua zabaldu du txiokatzeko.

 

 Estitxu Garai Artetxe izan da Txiolari ulergarriena eta Itxaro Perez Urzelai originalena. 500 eta 300 euroko diru-saria eskuratu dute hurrenez hurren:

 

 

 Sari banaketa Donostian egin da azaroaren 25ean, Koldo Mitxelena Kulturunean.  UEUko Iñaki Alegria Zuzendaritza Taldeko kideak eman dio hasiera saioari eta berretsi egin du egunotan sarean aipatu eta baloratu duguna: zeinen aberasgarria izan den hainbeste ikertzaile euskaldunen lanen berri izatea. Lore Erriondok (@Erriondo) epaimahaiaren izenean ere ildo beretik ekin dio, esperientziaren freskotasuna eta magia aipatuz eta ikertzaileak hemendik aurrera ere beraien lana dibulgatzeko pausoak ematera animatuz. Koldo Garcia ikertzaile gazteak (@koldotxu) bere aldetik "#Kafepintxo batekin ikertzen" hitzaldiarekin ikertzaileen egunerokotasuna ekarri digu gogora eta bertaratukook izan dugu bere kontakizunarekin barre egiteko aukera.

Hona hemen sariketa eguneko bideoa: