Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2022/10/12
-
Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xenpelar Dokumentazio Zentroak koordinatzailea behar du
Xenpelar Dokumentazio Zentroak koordinatzailea behar du.
Eskaintzen da:
- Lanaldi osoko lan jarduna eta kontratu mugagabea hiru hilabeteko frogaldiarekin, 2023ko urtarrilaren 16an hasita
- Euskal Herri mailako kultur proiektu batean parte hartzea; bertan lanbide proiektu erakargarria
- Soldata: EHBEren lan baldintzen arabera, lanpostuari dagokiona
Eskatzen da:
- Dokumentazio estandarrak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egitasmoan egokitu eta txertatzea
- Bertsolaritzaren datu-basea garatzeko ardura
- Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzaren ardurapean, sailekin koordinatuta eta Dokumentazio Zentroko lantaldearekin elkarlanean:
- Dokumentazio Zentroaren koordinazioa eta antolaketa orokorra
- Lan-prozesuen egituraketa
- Aurrekontuaren eta baliabideen kudeaketa
Baldintzak:
- Bibliotekonomia arloko ikasketak eta esperientzia izatea
- Harremanetarako eta lantaldean lan egiteko gaitasuna
- Pertsonen eta proiektuen kudeaketarako gaitasuna
- Aurrekontuaren kudeaketarako gaitasuna
Baloratuko da:
- Bertsolaritzarekin harremana
- Dokumentazio erakundeekin harremana
- Kultur eta gizarte mugimenduetan esperientzia
- Egitasmoen berrikuntzarako esperientzia
Interesa duenak Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidali behar ditu Xenpelar Dokumentazio Zentrora ( xenpelar@bertsozale.eus ), 2022ko azaroaren 13a baino lehen (egun hau barne). Informazio gehiagorako idatzi mezu bat edota deitu (+34) 943 69 24 77 telefonora.
Info + : Bertsozale Elkartea.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau