Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
UEUk teknikari akademiko bat behar du
UEUk teknikari akademiko bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.
Eskakizunak:
- Hezkuntza arloko titulazioa (Pedagogia, Gizarte-Hezkuntza...)
- Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1).
- Lan-administratiboan aritzeko aplikazio informatikoen gaineko ezagutza: ofimatika-aplikazioen zein enpresa/erakunde baten datuak kudeatzeko ERP sistemen ezagutza..
Ondorengo ezaugarriak ere baloratuko dira:
- Jarduera akademiko alorrean lan-esperientzia.
- Hezkuntza-sistemaren ezagutza.
- Euskal hezkuntza-komunitatearen ezagutza.
- Euskalgintzarekiko lotura.
- Taldean lan egiten eskarmentua..
UEUkideek lehentasuna izango dute.
Eskaintza
- Deskribapena: UEUren eskaintza akademikoaren antolaketa, lantalde akademiko baten baitan.
- Ezaugarriak:
- Lanaldi murriztua, astelehenetik ostiralera 09:30-14:30.
- Epealdia: 4 hilabeteko lan-kontratua (luzatzeko aukerekin)
- Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa Jauregia, Eibar)
-Hasiera data: irailak 1
Oharra:UEUren ezaugarriengatik gazteleraz jasotzen diren curriculumak automatikoki baloraziotik kanpo geldituko dira.
Interesa izanez gero, bidali mezu bat ERREF.TEKNIKARIA izenburuarekin a.sarasua@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: uztailak 1 (12:00)
Iturria: UEU.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau