Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana TaPuntuk, komunikazioan (bereziki idatzizkoan eta ikus-entzunezkoan) prestakuntza eta esperientzia dituen pertsona behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2022/03/03 - TaPuntu

TaPuntuk, komunikazioan (bereziki idatzizkoan eta ikus-entzunezkoan) prestakuntza eta esperientzia dituen pertsona behar du

TaPuntuko komunikazio lantaldea indartzeko komunikazioan, bereziki idatzizkoan eta ikus-entzunezkoan, prestakuntza eta esperientzia dituen pertsona behar dute.
 
Zereginak:
- Edukien idazketa eta zuzenketa.
- Ideiagintza.
- Prentsa oharren idazketa eta hedabideekin harremana.
- Sare sozialetako estrategien lanketak.
- Komunikazio estrategiak.
- Ikus-entzunezko proiektuak gidatzea.
 
Prestakuntza eta ezagutzak:
- Hauetako bat edo baliokidea den titulu bat izatea: Komunikazio gradua, Ikus-entzunezko komunikazioko gradua, Publizitateko eta harreman publikoetako gradua.
- EGA edo baliokideak.
- Ikus-entzunezkoetan ohikoak diren tresnen erabileraren inguruko ezagutza.
 
Gaitasun pertsonalak:
- Euskara maila altua.
- Gaztelania maila altua.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
 
Baloratuko da:
- Eskatutako beste zereginetan esperientzia izatea.
- Ekitaldien antolaketan esperientzia izatea.
- Hizkuntza osagarrien ezagutza.
- Ekonomia Sozialaren inguruko ezagutzak izatea.
- Ikus-entzunezko proiektuetan ideiagintzan, produkzioan eta posprodukzioan ezagutzak izatea.
- Berdintasunarekin zerikusia duen prestakuntza izatea.
 
Eskaintzen duguna:
- Lanaldi osoa.
- Giro ona eta baldintza duinak.
 
Interesa izanez gero, bidali zure CV eta aurkezpen euskarria (nahi duzun formatuan). Helbide honetara bidali: info@tapuntu.eus (postaren gaian hautagaitza kontzeptua adierazi). Hautagaitzak bidaltzeko epea: Martxoak 11.
Iturria: TaPuntu.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
 
 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org