Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Sukaldeko teknikaria behar du Basque Culinary Centerrek
Sukaldeko teknikaria behar du Basque Culinary Centerrek.
Deskribapena
Sukaldeko teknikaria behar dute Master eta Ikastaroen Arloko hezkuntza-jardueretan laguntzeko.
Eskolak prestatzen lagunduko du sukaldeko koordinatzailearen zuzendaritzapean, eta profesionalentzako prestakuntza-ikastaroen jarraipena egingo du. Lanaldi osoan ariko da, jardueraren araberako ordutegiarekin.
Funtzioak:
-Irakasle titularrei eta gonbidatuei laguntzea ikastaroetan eta mintegietan.
-Profesionalentzako prestakuntza-ikastaroen katalogoa diseinatzen laguntzea.
-Produktuen eta materialen eskariak egitea, ezarritako prozesuei jarraikiz.
-Ikastaroen mise en place-a egitea.
- Dokumentazioa eta materialak berrikustea.
-Prestatzaileari laguntza ematea prestakuntzan, eta ikasleei elaborazioak egitean.
-Masterrak eta ikastaroak hobetzeko lankidetzan aritzea.
Betekizunak
- Gastronomian graduatua izatea.
- Atsegina eta adeitsua izatea eta taldean lan egiteko gauza izatea.
- Ezinbestekoa da sukaldean lan-esperientzia izatea.
- Tresna ofimatikoen ezagutza aurreratua izatea.
- Ezinbestekoa da ingelesa jakitea.
Interesa baduzu jo HONA.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau