Soziolinguistika Klusterra ikerguneak pertsona bat behar du bere lan taldea osatzeko, urtebeterako eta jarraitzeko aukerarekin.
Garatu beharreko lanak
- Soziolinguistikako ikerketa proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.
- Batik bat hezkuntza eremuan ahozkoaren gaitasunean eta erabileran eragiteko martxan dauden proiektuak garatu.
- Partzialki telelanean jarduteko aukera dago.
Ezaugarriak
- Euskaraz eta ingelesez komunikatzeko gaitasun ona.
- Ahozko hizkuntzaren didaktikarekin zerikusia duten ikerketetan eta irakasleen prestakuntzan eskarmentua.
- Soziolinguistikako ezagutza.
- Ikerketa metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak ezagutzea.
- Proiektuak eta lan taldeak kudeatzeko gaitasuna.
- Ikerketan eskarmentua izatea, batez ere doktoretza tesia bukatzear edo bukatuta izatea.
Izena emateko
Kurrikuluma bidali helbide honetara: kluster@soziolinguistika.eus 2022ko apirilaren 13a baino lehen
Informazio gehiago: 943 59 25 56
Iturria: Soziolinguistika Klusterra.