Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
SEASKAk bilatzen du Hezkuntza taldean aritzeko, bigarren mailako irakasle berrien formatzaile bat
SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, bilatzen du Hezkuntza taldean aritzeko, bigarren mailako irakasle berrien formatzaile bat, 14 orduz astean, 2020eko Irailetik goiti.
Betebeharra :
-Hezkuntza taldean dauden Bigarren mailako irakasle berrien formakuntzan arduratzen direnekin batera, bigarren mailako irakasle berrien segipena eta laguntza segurtatzea (lehen urtean bereziki)
-Bere auto prestaketa, taldeko elkar lanaren bidez eta beharrez kanpoko formakuntzaren bidez joan arau garatzea bere esku hartzea formakuntza saioetan, hezkuntza taldeko beste arloko profesionalekin batera.
-Seaskako hezkuntza arloko taldekideekin lan egitea.
Gaitasunak :
-Pedagogia eta eskola esparruko ikasleen garapenari doazkien ezagutzak
-Irakasle titularra izan
-Ahalaz hizkuntza arloko irakasle esperientzia duena
-Elebiduna izan : euskara / frantsesa
Lan Baldintzak :
-Seaskako postu hau betetzeagatik, Irakasle hilabete sariari gehitzen zaio formatzaile gainsari bat.
-Postua hartuko duen irakasleak segituko du denbora osoko Hezkuntza Ministerioko lan kontratu pean Ikastolan lan egiten balu bezala. Aldiz, Seaskak bere kontu libratuko du 7 ordu kurtso astean jabe den irakasle postutik formatzaile postuan aritzeko. Horrela Hezkunde Ministeritzarekin duen lan kontratu eta antzinakotasuna atxikitzen ditu.
Interesatuak direnak, motibapen gutuna eta kurrikuluma lehen bai lehen Seaskako hezkuntza zuzendariari igor dezatela: seaska.jeanmixel@orange.fr
Iturria: Seaska.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau