Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana PUNTUEUSek Arduradun Informatikoa behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2022/04/11 - PUNTUEUS

PUNTUEUSek Arduradun Informatikoa behar du

PUNTUEUSek Arduradun Informatikoa behar du bere lan-taldea osatzeko.

Eskakizunak:

Formakuntza: Informatika ingeniaritza edo antzeko titulazioa.

Hizkuntzak: Ingeles maila altua eskatzen da.

Eskarmentua: Gutxienez 3 urteko eskarmentua eskatzen da antzeko lanpostuetan, web sistema eta zerbitzarien administrazioa eta kudeaketan. Programazio hizkuntzen oinarrizko ezagutza: PHP, Python,... Gainera, datu-baseen antolamendua eta datuen analisian esperientzia garrantzitsua da. Bukatzeko, marketin digitaleko analitika-tresnen eta automatizazioaren ezagutza eskatzen da.

Bestalde, ondorengo ezaugarriak positiboki baloratuko dira:

- Zibersegurtasunean titulazioa edo esperientzia.
- Frantsesa jakitea.
- WordPress ezagutzea (erabiltzaile eta garatzaile ikuspuntutik).
- Sistemen mantenuan eskarmentua.
- Bezeroekiko arreta teknikoan eta dokumentazio teknikoan eskarmentua.
- SEOari buruzko ezagutza edukitzea.

Eskaintzen da:

Lan baldintza interesgarriak eskaintzan ditu PUNTUEUSek.

- Ingurune digitaleko lehen mailako proiektu baten parte izateko aukera.
- Urte beterako kontratua lanaldi osoan (astean 35 ordu), jarraitzeko aukerarekin.
- Lanaldi malgua, telelana eta presentziala konbinatuz.
- Soldata hautagaiaren arabera adosteko: 35.000 - 43.000 euro tartean.

Iturria: Batea.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org