Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Projekta Urbesen lan-eskaintza

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2024/01/16 - Projekta

Projekta Urbesen lan-eskaintza

Projekta Urbesen lan-eskaintza:

Funtzioak

Batez ere:

- Planoak marraztea, testuak idaztea, irudiak moldatzea eta txostenak editatzea.
- Datuak biltzea eta interpretatzea, informazioa antolatzea (taulatan, grafikoetan, mapatan), diagnostikoak eta proposamenak osatzea.

Tarteka:

Landa-lana (teknikoa eta soziala, kuantitatiboa eta kualitatiboa): argazkiak hartzea, neurketak egitea, parte-hartze saioetan idazkaritza-lana egitea…

Profila

Formakuntza eta esperientzia:

- Arkitektoa edo arkitektura ikasketak amaitzen ari dena.
- Positiboki baloratuko ditugu gai hauen inguruko formazioa, ezagutza edo sentsibilitatea: feminismoa, desgaitasuna, hiri-naturalizazioa.

Tresna informatikoak:

- Ezinbestekoak: AutoCAD, Illustrator, ohiko tresna ofimatikoak.
- Positiboki baloratuko ditugunak: Photoshop/GIMP, GIS, datu baseak, R lengoaia.

Hizkuntzak:

- Euskaraz zein gazteleraz, ahoz eta idatziz, zehaztasunez eta zuzen idazteko gaitasun altua.

Baldintzak:

- 2024ko Otsailean hasita, lan-hitzarmenaren araberako kontratuarekin: 6 hilabeteko probaldia, eta bi aldeak gustora bagaude, kontratu mugagabea.
- Lantokia: Zarautz. Bulegoa autobus eta tren geltokietatik hiruzpalau minutura dago eta positiboki baloratuko dugu bizitokia eskualdean izatea.
- Jardunaldia: lanaldi erdia/osoa (kontziliazio-neurrietara egokituko gara).



Bidali aurkezpenak info@projekta.eus helbidera, 2024ko urtarrilaren 25a baino lehen.

Iturria: projektaURBES.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org