Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Produktu eta zerbitzu akademikoen komertzial lanpostua bete nahi du HUHEZIk
Produktu eta zerbitzu akademikoen komertzial lanpostua bete nahi du HUHEZIk.
Zeregina:
Fakultateak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu akademikoetan interesa duten pertsona guztien informazioa, orientazioa eta jarraipen prozesua diseinatzea eta gauzatzea. Horrez gain, landu beharko du modu proaktiboan, bezero berriak lortzeko estrategia. Bere jardunean, elkarlanean arituko da Fakultateko Komunikazio eta marketin eta Idazkaritza Akademikoarekin.
Eskatzen da:
- Lizentziatua edo graduatua.
- Hizkuntzak: ahozko eta idatzizko maila altua euskaraz (EGA) eta gazteleraz. Hartuko da kontuan ingelesa ere jakitea.
- Lan esperientzia: hobetsiko da eskarmentua izatea marketin, ekintzailetasun, HHPP edo komunikazioan.
- Baloratuko da ezagutza datu base eta CRM kudeaketan.
- Proaktiboa eta sortzailea da.
- Pertsonekin tratuan egoki moldatzen da
- Eremu digitalean moldatzen da.
- Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
- Taldean eta sarean lan egiten daki.
- Gida baimena (B) eta autoa.
Curriculumak martxoaren 9rako bidali behar dira. HEMEN.
Iturria: HUHEZI.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau