Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Orkestrak, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, komunikazio arduraduna behar du
Orkestrak komunikazio arduraduna behar du. Lanaldi osorako lan eskaintza da eta lanean berehala hasteko.
Eginkizunak:
Orkestraren komunikazio politika bultzatu eta koordinatuko du, Institutuaren ikerketen emaitzen eta jardueren komunikazio eraginkorra lortzeko:
- Ikerketako emaitzak komunikatzea: ikertzaileekin batera, argitalpenen ondorioen berri
emango du.
- Proiektuen komunikazio eraginkorra: ikerketa proiektuen aurrerapausoak eta emaitzak proiektu horiekin lotura duten stakeholderrei komunikatzen lagunduko du, bai tokian bertan eta bai nazioartean.
- Jardueren kanpoko komunikazioa: komunikazio politika kudeatzeaz eta euskarriei edukia emateaz arduratuko da, hornitzaileekin harremana ere barne hartuta: webgunea, memoriak, gizarte sareak, newsletterrak, etab.
- Hedabideekiko harremanak: hedabideekiko harremanez arduratuko da, prentsan lortzen diren inpaktuak bultzatzeaz, prentsa oharrak egiteaz, zabalkunde artikuluak koordinatzeaz, etab.
- Ekitaldiak antolatzea eta moderatzea: ikerketa proiektuei lotuta egiten diren jendaurreko ekitaldiak eta jarduerak antolatzen lagunduko du.
Eskatzen da:
- Titulazioa: Komunikazio Zientzietako lizentziatura, Harreman Publikoak edo antzekoa.
- Esperientzia: Antzeko eginkizunetan eskarmentua, bereziki ikerketa institutuetan edo industria/teknologia eremuan.
- Hizkuntzak: Euskara eta ingelesa (beste hizkuntza batzuk ere kontuan hartuko dira).
- Gaitasunak: jakin-min handiko pertsona bilatzen dugu, lurralde lehiakortasunari eta gizarte eta ekonomia aurrerapenari lotutako gaiak ulertzen dituena. Orkestraren jarduerak eta kokapena eraginkortasunez komunikatzeko kudeaketa eta antolaketa gaitasunak eta ikuskera erakutsi beharko ditu. Helburuen arabera egingo du lan eta taldean lan egiten jakin beharko du. Gainera, komunikazio idatzian eta hedabideekin eta kanpoko eragileekin harremanetan ongi
moldatu beharko du.
Baldintzak:
- Kontratu mota: probaldiaren ondoren, mugagabea.
- Ordainketa gordina: hautagaiaren ekarpenaren araberakoa izango da.
Interesatuek jo hona: Orkestra.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau