Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Oñatiko Txipistin programan ordezko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du Txatxilipurdik
Oñatiko Txipistin programan ordezko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du Txatxilipurdik.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Txipistin zerbitzuan hezitzaile lanak:
* Jatorri anitzeko haur eta nerabeekin euskara lantzeko metodologiak aurrera eramatea.
* Haur eta nerabeen ikasketetan aurrera egiten laguntzea.
* Bere adineko neska mutikoekin harreman naturalak sortzea.
- Haur eta nerabeekin harremanak burutu.
- Lan hezitzaile edo euskalduna egin.
Bete beharrak:
- Gizarte Hezkuntza Gradua izan edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan goi mailako beste titulazioa (Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia, Magisteritza...).
- EGA edo baliokidea.
Kontuan hartuko da:
- Oñatikoa izatea.
- Antzeko lanean esperientzia.
- Talde lanean lan egiteko gaitasuna.
- Lanerako prestutasuna.
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia.
- Herrigintzan izandako ibilbidea.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 17.00-20.00.
- Ostiraletan: 17.00-19.00
Curriculumak bidaltzeko azken eguna: irailak 23. Helbidea: j.cano@txatxilipurdi.eus
Iturria: Txatxilipurdi.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau