Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza irakasle bat behar du
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza irakasle bat behar du, Sakanako ikastetxeetan eta Bertso Eskoletan eta Lekunberriko zein Beteluko ikastetxeetan aritzeko.
Eskaintzen da:
- Lanaldi erdiko kontratua. Ordutegi moldagarria.
- 2022ko irailaren 1ean hastekoa.
- Lan lekua: Sakanako Ikastetxe eta Bertso Eskoletan, eta Lekunberriko zein Beteluko ikastetxeetan.
- Urtean 15.822,82 euroko soldata gordina
Eskatzen da:
- Unibertsitateko lizentziatura, diplomatura edo gradu titulua izatea.
- Bertsogintzan eskarmentua izatea; bertsolaritza eta euskal kultura ongi ezagutzea.
- Euskara maila altua izatea (EGA titulua edo balioduna).
- Gidatzeko baimena eta autoa izatea.
Baloratuko da:
- Sakanako/Larraungo eskualdearen ezagutza.
- Haur eta gazteekin didaktika alorrean aritu izana.
- Bertsozale Elkartearen proiektuaren eta jardunaren ezagutza.
- Kudeaketarako eta bulego lanetarako gaitasuna.
- Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa izatea.
Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutunak bidali behar ditu Nafarroako Bertsozale Elkartera (nafarroa@bertsozale.eus), 2022ko ekainaren 13ra bitarteko epean (barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu: (+34) 948 14 37 47
Info + : Nafarroako Bertsozale Elkartea
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau