Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Museorako teknikaria
Eskoriatzako Udalak pertsona bat kontratatuko du Enplegua sustatzeko 2017ko diru laguntzen baitan, Ibarraundi museoan lan egiteko, hain zuzen ere udalerriko ondareari buruzko datuak antolatu eta, hala badagokio, osatzeko. Lan kontratua 6 hilabeterako izango da, lan jardun erdira. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 23an bukatzen da, eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak: Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea. Gutxienez, turismoari, historiari edo/eta arteari lotutako goimailako heziketa ziklo bat izatea. EGA titulua edo baliokidea izatea Debagoienean erroldatuta egotea Enplegu planeko kolektiboren bateko pertsona bat izatea. Informazioa eta izen ematea: LANBIDE Telefonoa: 943023860 Web: www.lanbide.net Erreferentzia: 162017011545
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau