Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Mundukidek, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako teknikaria behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2021/05/28 - Mundukide - 943772010

Mundukidek, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako teknikaria behar du

Mundukideren Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako lantaldean txertatzeko teknikari baten bila dabiltza.

 

Egitekoak

  • GEH ko arduradunarekin elkarlanean, martxan dauden proiektuak aurrera eramatea (materialen sorkuntza, dinamizazio ekintzak, jardunaldiak) eta proposamen berriak sortzea.
  • Unibertsitatean, ikastoletan eta bestelako ikasketa zentroetan eman beharreko saioen prestaketa, dinamizazioa eta ebaluazioa egitea
  • Eragile ezberdinekin sortzen diren saio eta ekintzetan parte hartzea.
  • Gizarte Eraldaketako Hezkuntzako taldeko bileretan parte hartze aktiboa.
 
Eskakizunak
ESKATUTAKO PERFILA: PRESTAKUNTZA ETA ESKARMENTUA
  • Gizarte Zientzietan unibertsitate ikasketak eta Nazioarteko Lankidetzan formazio osagarria (Marko Logiko eta proiektuen kudeaketa zikloa)
  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzan esperientzia izatea, batez ere arlo formalean
  • Genero ikuspegian formazioa eta eskarmentua.
  • EAEko asoziasionismo eta Hezkuntza sistemaren ezagutza.
  • Hizkuntzak: Ezinbeztekoa euskara, eta gaztelania. Portuguesa eta Ingelesaren ezagutza kontutan hartuko dira
  • Informatika erabiltzaile moduan
ESKATUTAKO PERFILA, GAITASUNAK
  • Mundukide Fundazioaren helburuarekin bat etortzea.
  • Idazteko erraztasuna.
  • Planifikatzeko, analisi eta sintesi gaitasuna.
  • Erabaki, lanerako eta talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • EAEn formazio saioak emateko disponibilitatea
  • Perfil ezberdineko pertsonekin lan egiteko gaitasuna.
  • Enpresa kooperatiboaren ezagutza aintzat hartuko da.

Eskaintzen da

  • Hasiera data: Irailean 1ean
  • Lanlekua Mundukideren egoitza nagusian izango da, Arrasaten
  • 40 ordu asteko jardun osoa
  • Soldata: erakundearen taulen araberakoa
  • Gutxienez 2021 abendurarte, erakundean egonkortzeko aukerarekin
  • Kontziliazio neurriak eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko kontratazio neurriak.

 

CVak bidaltzeko epea: ekainak 25a baino lehen, lan@mundukide.org helbidera

Iturria: Mundukide.

 

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org