Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
                                 
      
        2020/12/15
        -
        Mondragon Unibertsitatea-Enpresagintza Fakultatea 
        
            
    
        
        
        
          
      
    
                             
                             Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea pertsonen eta talentuaren kudeaketa alorrean espezialista den pertsona baten bila dabil
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea pertsonen eta talentuaren kudeaketa alorrean espezialista den pertsona baten bila dabil, Pertsonen Kudeaketa Estrategikoko ikerketa-taldeko kide izan dadin.
Iniziatiba, taldean lan egiteko gaitasuna, proaktibitatea eta esperientzia duen pertsona baten bila dabiltza, eta baita, transferentziako ikerketa-proiektuak identifikatu, diseinatu eta gauzatzeko gaitasuna duena ere.
Eskakizunak:
- Gradua, Lizentziatura edota Masterra.
 - Gutxienez 5 urteko esperientzia Pertsonen Kudeaketan, Talentuaren Kudeaketan, Pertsonen Garapenean edo antzeko esparruetan.
 - Ingelesa: maila aurreratua.
 - Euskara: maila aurreratua.
 - Gidabaimena eta autoa edukitzea.
 
Baloratzen dugu:
- Doktoretza
 - Esperientzia aholkularitzan
 - Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna
 
Izen ematea eta informazio guztia HEMEN.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau