Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Materialen Fisikako Zentroak, Donostian, kontratu bat eskaintzen du Administrazio eta Kudeaketa adarreko Lanbide Heziketako goi-mailako titulua duten 30 urtetik beherakoentzat

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2020/07/11 - MFZ

Materialen Fisikako Zentroak, Donostian, kontratu bat eskaintzen du Administrazio eta Kudeaketa adarreko Lanbide Heziketako goi-mailako titulua duten 30 urtetik beherakoentzat

Materialen Fisikako Zentroak, Donostian, kontratu bat eskaintzen du Administrazio eta Kudeaketa adarreko Lanbide Heziketako goi-mailako titulua duten 30 urtetik beherakoentzat, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren Gazte Bermearen deialdiaren barruan.

Eskaera egiteko moduari buruzko xehetasunak CSICen webgunean datorren astean (uztailaren 13tik 17ra) argitaratuko den deialdi ofizialean deskribatuko dira. Eskabideak aurkezteko hamar egun balioduneko epea ezarriko da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Norentzat

Administrazioa eta Kudeaketa adarreko goi-mailako teknikaria (3. taldea)

Kontratuaren iraupena

2 urte

Eskatzailearen betekizunak

  • Gazte Bermea Sistema Nazionalaren fitxategian izena emanda egotea eta dagokion deialdian ezarritako baldintzak betetzea (eguneratuko da laister, ikusi 2019ko deialdia).
  • Titulazioak azken bost urteetan lortutakoa izan beharko du, edo zazpi urtean, desgaitasuna duen hautagaia izanez gero, kontratuak hasten diren egunetik zenbatzen hasita.
  • Eskatzaileak NANa izan beharko du
  • 30 urtetik beherakoa izatea (kontratua hasten denean)

Kontratatutako pertsonak egin beharreko zereginen deskribapena

  • Administrazio-laguntza proiektuen kudeaketan eta justifikazioan
  • Administrazio-laguntza ezagutzaren transferentzia kudeatzeko

Kontratu mota eta baldintzak

  • Praktikaldiko lan-kontratua, bi (2) urtekoa.
  • Lanaldia: 37.5 h astean (astelehenetik ostiralera)
  • Soldata: zehazteke (deialdian iragarriko da)

Izena emateko prozedura

Eskabidea aurkezteko, hautagaiak Gazte Bermea Sistema Nazionalean erregistratuta egon beharko du. Prozesua egun batzuetan luzatu daitekenez, sisteman lehenbailehen erregistratzea gomendatzen dugu, deialdia oraindik argitaratu ez bada ere. Inskripzioa egin ondoren, inskripzio-ebazpen bat sortuko da, eta CSICen aplikazioan gorde eta aurkeztu beharko da hautagaitzarekin batera.

Hautaketa-sistema

CSIC zentrala izango da hautaketa-prozesua kudeatuko duen organoa.

Deialdi ofiziala argitaratuta dagoenean, informazioa eguneratu eta oinarri arautzaileak eta izena emateko prozesua argitaratuko dituen helbide zehatza emango dugu, bai eta hautagaitza aurkezteko erabili behar den deialdiaren aplikazio telematikorako sarbide zuzena ere.

Informazio gehiago eta kontaktua: mpc@ehu.eus

Iturria: Materialen Fisika Zentroa (MFZ).

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org