Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak pertsona bat kontratatu nahi du proiektuak sortzeko eta kudeatzeko
Mondrago Unibertsitateko HUHEZIko LANKI Kooperatibismoren Ikertegiak kooperatibismoarekin zerikusia duten proiektuak sortzeko eta kudeatzeko pertsona bat kontratatu nahi du.
Deskribapena:
Kooperatibismoan eta ekonomia sozialean interesa, ezagutza edota praktika duen pertsona da. Gestio eta enpresa alorrean aditua. Proiektuak sortzen eta kudeatzen daki. Komunikatzeko eta idazteko gaitasuna dauka. Berrikuntzarako sena du.
- Ekintzailea eta sortzailea da.
- Enpresa gestioan ezagutza eta praktika dauka.
- Kooperatibismoaren alorrean ikertzeko eta irakasle aritzeko interesa eta gaitasuna dauka.
- Taldean eta sarean lan egiten daki.
- Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
- Ingelesez goi mailan jarduteko gaitasuna du.
Profila:
- Unibertsitate mailako ikasketak enpresa alorrean edota esperientzia zabala enpresa-kudeaketa eremuan.
- Hobetsiko da doktorea izatea.
- Euskara: EGA.
- Ingelesa C1/C2.
Lan-eskaintzan interesa baduzu, gune honetan egin beharko duzu eskaria: https://www.mondragon.edu/eu/-/lanki-lanpostua
(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau