Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Langilea behar du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2022/06/21 - Kokoriko Hezkuntza Faktoria

Langilea behar du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak

Langilea behar du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak.

Funtzio nagusiak

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako hezkuntza programazioa prestatu, kudeatu eta dinamizatu.
  • Haur eta gazteekin, parte hartze dinamika ezberdinak prestatu, kudeatu eta dinamizatu.
  • Hezkuntza ez-araututako proiektuen kudeaketa integrala: plangintzak sortu, baliabideak estimatu, proiektuen kudeaketa ekonomikoa burutu, etab. 
  • Hezkuntzako formakuntza eta aholkularitza ezberdinak eman. 

Eskatzen da

  • Hezkuntza titulazioa (Zuzendari ikastaroa, Haur / Lehen Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia, Gizarte Hezkuntza...).
  • Hezkuntza metodologia garaikideen ezagutza.
  • Euskara ondo menperatzea.
  • Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna. 
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna. Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna. 
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Sexu deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria.

Baloratuko da

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako boluntario taldeetan parte hartzea.
  • Hezkuntzako titulazio gehigarriak edukitzea (Adib.: Aisialdiko zuzendari / begirale titulua). 
  • Baloreetan hezteko titulazio ezberdinak (Adib.: Parte hartzea, Hezkidetza, Kultuartekotasuna, Euskara, etab.).
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Beste hizkuntzen ezagutza (Adib.: Zeinu hizkuntza, Ingelera, Frantseza, etab.). 
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Aiaraldean jaio eta bizi izatea. 

Eskaintzen da

  • 20 orduko lanaldia.
  • 6 hilabeteko kontratua, luzatzeko aukerarekin, kontratu mugagaberako asmoarekin.
  • Ordutegi malgutasuna. Bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak. 
  • Lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Urteko soldata: 10.000 - 11.000 euro gordin.
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

 

Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna: ekainak 26.

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 693 85 53 12 telefono zenbakira deitu dezakete.

Iturria: Kokoriko Hezkuntza Faktoria.

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org