Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Lan-eskaintza DIPCren zientzia-komunikazio eta dibulgazio sailerako

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2017/12/05 - unibertsitatea.net

Lan-eskaintza DIPCren zientzia-komunikazio eta dibulgazio sailerako

Donostia International Physics Center (DIPC) goi mailako titulazioa duen hautagai baten bila dabil zientzia-komunikazio eta dibulgazio sailerako. Hautatutako pertsonak laguntza emango die DIPCko zientzia-komunikazio eta dibulgazio saileko arduradunei. Eginkizunak Besteak beste, DIPCren komunikazio- eta dibulgazio-jarduerei lotutako ekitaldien antolakuntzan, koordinazioan eta hedapenean laguntza (kultura zientifikoaren sustapenerako ekintzak, hitzaldi publikoak, jaialdiak, topaketak, tailerrak, etab.); prentsa-ohar instituzional zein zientifikoen idazketa edo berrikusketa; prentsa-oharren bidalketa eta hedabideekin arreta; Interneten zabalkundea (sare sozialak, newsletterrak, etab.); DIPCko komunitateak burututako aktibitateen inguruko inpaktuen jarraipena, konkretuki, bere presidentearena; laguntza komunikazio korporatiborako materialen prestaketa eta egunerapena (memoriak, liburuxkak, webgunea). Puntualki, DIPCren proiektu desberdinetako partaidetzarekin eta diru-laguntzen eskaerarekin lotutako proposamen eta memoriak egiteko laguntza. DIPCk nazioartean egindako ikerketak duen bikaintasun ospean oinarrituko da beti garatutako aktibitatea, eta hautatutako pertsonak zuzenean DIPCko Komunikazio arduradunari erantzungo dio. Betebeharrak Prestakuntza: Goi mailako titulazioa zientzia arloan, bereziki, Fisika edo Kimikan lizentziatua edo goi mailako titulazioa Informazio Zientziatan, Kazetaritzan, Komunikazioan edo antzekoetan, komunikazio zientifikoan esperientzia ziurtatzen duten heinean (Masterrak etab). Hizkuntzak: ingelesez eta euskaraz ahozko eta idatzizko maila altua. Ezinbestekoa da ikerketa-ingurunean trebatua izatea: teknologia-zentroa, ikerketa-zentroa, unibertsitatea, enpresa baten I+G saila, edo antzekoa. Lanean hasteko berehalako erabilgarritasuna. Balioetsiko diren ezagutzak Doktorego zientifikoa edo eta hirugarren mailako gradua lan-postuarekin harremana duten gaietan. Beste hizkuntza batzuen ezagutza. Eskarmentua komunikazio digitalean, sare sozial korporatiboetan, dibulgazio blog-etan, etab. Betebehar pertsonalak Gizartearen zientzia ulermenarekiko sentsibilitatea. Informazio konplexua idatziz, ahoz edo eta irudien bitartez komunikatzeko gaitasun aparta. Bizitasun, ekimen eta gaitasuna talde lanerako. Eskaintza Nazioarteko izena duen ikerketa zentro batean lana egiteko aukera. Urtebeteko lan kontratua jardunaldi osoarekin, 2018ko urtarriletik aurrera hasteko. Soldata hautagaiaren profilaren arabera negoziatua. Interesa duten pertsonek curriculum vitae (CV) eta aurkezpen gutuna bidali beharko dute jobs@dipc.org helbide elektronikora 2017ko abenduaren 22a baino lehen. Hautagaitzak DIPCko zuzendariak izendatutako komisio batek ebaluatuko ditu hurrengo irizpideak jarraituz (puntuazio osoaren zenbatekoa parentesi artean adierazita): - Hautagaiaren CVa (%30) - Lan-eskaintza honetan adierazitako alderdietan frogatutako esperientzia (%30) - Aurkezpen gutuna (%10) - Elkarrizketa pertsonala (%30) Komisioaren arabera lanposturako derrigorrezkoak diren baldintzak betetzen ez dituzten profilak ez dira ebaluatuak izango. Halaber, elkarrizketa pertsonalaren fasera heltzeko beharrezkoa izango da 70 puntutik gutxienez 50 lortzea CVaren ebaluaketa, esperientzia eta aurkezpen gutunean. Hautaketa prozesuaren gaineko azken erabakia DIPCko webgunean argitaratuko da ahalik eta azkarren.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org