Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Komunikazio teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2021/04/19 - Euskadiko gazteriaren Kontseilua

Komunikazio teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Komunikazio teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK).

ESKAINTZEN DA:

- Lanpostua BILBON, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
- Jardunaldi osoko lanaldia.
- Urtean 27.126,60€ soldata gordina.
- EGKren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.
- Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
- EGKren komunikazioa kudeatzea presidentziarekin koordinatuta.
- Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren eskubideen aldelan egitea.

ESKATZEN DA:

- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean edo antzeko gradu edo graduondoko titulazioa izatea.
- Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (C1 maila: EGA edo titulu baliokideak), baita ingelesez ere (B2 maila).

- Informatika-ofimatika eta teknologia berrien ezaguera altuak: webgune (Wordpress) eta sare  sozialen  kudeaketa (aurrez  esandakoak  eta  Hootsuite), erabiltzea,  eta diseinua (Adobe Photoshop eta Illustrator) eta bideo ediziorako (Adobe Premiere) tresnak.
- Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta partaidetzamodu ezberdinen ezagutza izatea.
- Lanean hasteko berehalako prestutasuna.
- Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenak landu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak egiteko gaitasuna.
- Administrazioarekin harreman formalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.
- Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
- Ikasteko gaitasuna.


BALIOETSIKO DA:

- Lantaldean aritzeko  trebetasuna:  malgua  izatea,  proaktibitatea  eta ardurak hartzeko prestutasuna.
- Ekimen  propioakautonomiaz garatzeko  gaitasuna  (beharrak  hauteman,  proiektuak diseinatu, ekarpenak barneratu, faseak diseinatu, helburuak lortu).
- Antolaketarako eta harremanetarako gaitasuna.
- Harremanetarako gaitasuna
- Pertsona sortzaileaeta iniziatibaduna izatea.
- Aldi berean hainbat eginbehar berean gauzatzeko gaitasuna.
- Ingelesa eta beste hizkuntza batzuen ezagutza.
- Informatika-ofimatika erabiltzen jakitea.



Eskaerak egiteko azken eguna apirilaren 26a izango da (12.00ak arte).  Izen ematea eta gainerako xehetasun guztiak HEMEN.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pîxabay)

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org