Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Komunikazio teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2020/11/16 - Euskadiko gazteriaren Kontseilua - 943429767 / 688675932 (Jon)

Komunikazio teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Komunikazio teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak.

ESKAINTZEN DA

- Lanpostua BILBON, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
- Jardunaldi osoko lanaldia.
- Urtean 27.126,60 euroko soldata gordina.
- EGKren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren
ardurapean.
- Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
- EGKren komunikazioa kudeatzea presidentziarekin koordinatuta.
- Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren eskubideen alde lan egitea.


LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko webgunearen (www.egk.eus) eta Piztu! buletin
digitalaren kudeaketa.
- Sare sozialen (Twitter, Instagram, Facebook) kudeaketa.
- Prentsa oharren, webguneko albisteen eta beste testuen erredakzioa.
- EGK-ko lan-arloei gaineko albisteen monitorizazioa.
- Komunikazio-kanpainen diseinua, gauzatzea eta ebaluazioa.
- Komunikabideekin harremanak eskariak kudeatzeko eta EGKren lanak isla izan dezan
lortzeko.
- EGKren irudi korporatiboaren kudeaketa.
- EGK-ko barne komunikazioaren kudeaketa.
- EGK-ko kanpo komunikazioaren kudeaketa.
- Bideo eta irudi edizioa.
- Arloko proiektuen gauzatzea.
- Dagokionean komunikabide ezberdinetan adierazpenak eta analisiak egitea.
- Elkarteek eta gazteek arlo honen gainean garatzen dituzten proiektuak/ekimenak
ezagutzea eta haietan parte-hartzea.
- Administrazioek arlo honen gainean garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutzea
eta haietan parte-hartzea.
- EGKren lan-arlo guztiekin ekintzak eta hauen zabalpenak koordinatzea.

ESKATZEN DA

- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean lizentziatuta egotea, ala
komunikazioan graduondoko titulazioa izatea.
- Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (C1 maila: EGA edo titulu
baliokideak), baita ingelesez ere (B2 maila).
- Informatika-ofimatika eta teknologia berrien ezaguera altuak: webgune (Wordpress) eta
sare sozialen kudeaketa (aurrez esandakoak eta Hootsuite), erabiltzea, eta diseinua (Adobe
Photoshop eta Illustrator) eta bideo ediziorako (Adobe Premiere) tresnak.
- Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta partaidetza modu ezberdinen
ezagutza izatea.
- Lanean hasteko berehalako prestutasuna.
- Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenak landu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak
egiteko gaitasuna.
- Administrazioarekin harreman formalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.
- Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
- Ikasteko gaitasuna.


BALIOETSIKO DA
- Lantaldean aritzeko trebetasuna: malgua izatea, proaktibitatea eta ardurak hartzeko
prestutasuna.
- Ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna (beharrak hauteman, proiektuak
diseinatu, ekarpenak barneratu, faseak diseinatu, helburuak lortu).
- Antolaketarako eta harremanetarako gaitasuna.
- Harremanetarako gaitasuna
- Pertsona sortzailea eta iniziatibaduna izatea.
- Aldi berean hainbat eginbehar berean gauzatzeko gaitasuna.
- Ingelesa eta beste hizkuntza batzuen ezagutza.
- Informatika-ofimatika erabiltzen jakitea.
- Ahalik eta gazteen izatea.


HAUTAGAITZA AURKEZTEKO epea azaroaren 23an bukatuko da, eguerdiko 12.00etan.

Hemen duzu lan deialdia bere osotadsunean: EGK.

 
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org